Puntu banaketa Erandion

E. Betiko Neskak 1-1 Beasain

San Lorenzo 2014/12/06, 18:00

Partida garrantzitsua zen bi taldeentzat, Erandioko neskek nahiz Beasaingoek nahi zituzten hiru puntuak, baina bakarrarekin konformatu behar izan zuten. Beroketan zelaia nahiko ondo bazegoen ere, partidan zehar egindako euri jasek, bi taldeen futbola aldatu zuten. Hasiera batean joko zuzena zuten buruan bi taldeek, baina zelaiaren baldintzetara moldatu eta baloi zuleekin amaitu zuten biek. Puntu bana honela, taularen erdian jarraitzen dutelarik biek.

Lehen 45 minutuetan esan bezala, joko gehiago nabari zen. Partida hasi eta berehala goierritarentzat izan zen lehen aukera baina huts egin zuten. Aukera garbi gutxi izan ziren lehen zati honetan. Kanpoko taldeak ondo ireki eta erabiltzen zuen zelaiaren zabalera hegaean abiadura sartuz. Erandioko taldeak ordea zentralen bizkarrera bidaltzen zituzten baloiak, hauei ustekabean bilatzeko. Halako batean etxekoek, erditik baloi luze bat jaurti eta Naiara atera zen falta arriskutsu bat egin ziotelarik. Baina bertan behera gelditu zen, txartelik gabe. Beasaindarren haserrea hortik bost minutura etorri zen, beraiek eginiko antzeko falta batean txartel horia atera zuelarik epaileak.

Bigarren zatirako ordea zelaia putzuz josia zen eta ezin zitekeen behetik jokatu. Ongi hasi ziren beasaindarrak, eta baldintza hauek gehiago aprobetxatuz Ane Muruamendiarazen gola etorri zen; 0-1. Beasaingo neskek bazekiten berdinketa biltuko zutela bertakoek eta atzean sendo zebilen talde guztia. Erandiotarren gola ordea atezaina alderatzera atera zen areatik eta baloia jaso eta zuzenean jaurti zuen bertako jokalariak berdinketa jarriz; 1-1. Goierritarrek korner batean eskuz alderatu zuela bertako jokalari batek baloia zioten, penaltia eskatuz, baina epaileak ez zuen horrelakorik adierazi. Partida amaierararte luze jokatuz jarraitu behar izan zuten bi taldeek baina ez zuten gola sartzerik lortu.

Puntu banarekin, bi taldeak 13 puturekin daude. Emandako emaitzekin, puntu bat bada ere ez da txarra.

    – Beasainen hamaikakoa: Naiara, Tania, Claudia, Izaro, Maialen (Eider), Irantzu, Leire (Janire), Ane Muruamendiaraz, Garazi (Ane Insausti), Ainhoa eta Irati (Miren Etxebeste). 

  • Beasainen gola: Ane Muruamendiaraz.

Hona hemen partidako argazki batzuk, Miren Arrondoren eskutik:

Post hau Kronikak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Puntu banaketa Erandion -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Prebia: Beasain – E. Betiko Neskak | Beasain KE-ko neskak, Euskal Liga

Utzi iruzkina